Helduen talde egonaldi
eta mintegi
Oronoziak talde mota anitz errezebitzen ditu (heldu, haur, familia…), eta jarduera frango egin daitezke lekuan berean edo hurbil, denen nahiei erantzuteko gisan. Mokofin, kirol edo arte egonaldiak…
TALDEEN HARRERA BAKARRIK (10 – 12 jendeetatik goiti)
Kirol egonaldiak Iparraldean
Mendi ibilaldiak – Bizikleta itzuliak (txirrindula) Oronozia txirrindularientzat eta mendizaleentzat toki paregabea da.
- Txirrindularientzat : Oronoziaren inguruan mendi ibilaldiak badira : Izpegiko lepoa, Aldudeko ibarra, Gamia edo Ozkaxeko lepoa edo malda gutiagorekin Errobi ibaiari segi. Oronozian gela hetsia badugu txirrindulen uzteko.
- Mendizaleentzat : Baigorri trail gunea da. Horri esker ibilbideak ongi seinalatuak dira. Gainera GR10a Oronoziatik hurbil pasatzen da.
Hona ibilbide batzuei buruzko lotura :
- GR10 Oilandoi : http://pratique.tourisme64.com/itineraire/saint-etienne-de-baigorry/oilandoi/ITIAQU064FS00036.html
- GR10 Buztanzelai : http://gb-rando.blogspot.com/2016/12/baigorri-col-de-sahastegi-col-de.html
- GR10 crêtes d’Iparla : http://www.pyrenees-rando.fr/Pyrenees/04PyrAtlantiques/01PaysBasque/Iparla/00Iparla.htm
- Baigorriren inguruan : https://www.visorando.com/randonnee-saint-etienne-de-baigorry.html
- Trail guneko ibilbide ezberdinak : https://stationdetrail.com/fr/stations/pays-basque-vallee-de-baigorri/parcours
Egun osoko ateraldientzat Oronoziak bazkari saskiak (piknikak) proposatzen dizkizu.
Familia egonaldiak
Familia elkarretaratzeak / urtebetetzeak
Bi jangelekin eta 80m²ko erabilera anitzeko gelarekin, gure talde aterpetxea familia elkarretaratzeentzat ideala da (jan gelak gehienez 85 leku ditu).
Haurrak hetsia den 2 hektareako parkean jostatzean, burasoek arbolekilako terrazan aperitifa hartzen ahalko dute.
Gure sukaldariak lekuko apairuak proposatzen ditu (axoa, oilaskoa hemengo moldean…). Zuek duzue menua egiten loturik den dokumentuan proposatuak diren plateren artean bat hautatuz.
Zikiroa ere antola dezakegu (xerrikule edo atzarki). Menus proposes
Mintegi
Oronoziak mintegiak errezibitzen ditu. 50m²ko bi gela wifiarekin, arbela eta pantailarekin.
Autobusentzat aparkalekua bada.