Historia
1760. urteaz geroz
Oronozia Joanes d’Oronosek eraiki zuen edo berreraiki Paule de Lasa bere emaztearekin, 1760ean (ikus sartzean den ateko atalburua). Oronozia izena jabearen izenetik dator.
Marie Oronos beren alaba (1785ean sortua) hor bizi zen Charles Harispe senarrarekin (Marexal Harispen anaia) 1806etik goiti. Horien ondokoak etxe horretan bizi izan ziren 1937a arte. Data horretan Etcheverry familia Estatu Batuaetara joan zen eta etxaldea Bergouignan familiari saldu. 30 urte berantago etxaldea bakantza zentro bat bilakarazi zuten.
Aterpetxea
2 etxe bereiz
Aterpetxea 2 etxez osatua da : Euskal etxe tradizionala (60-65 ohe artean) eta ondoko etxea (36 – 41 ohe artean), orotara 28 logela bakoitza bere bainugelarekin.
Etxe bakoitzak bere jangela du hozkailu, mikrouhin eta irakinontzi batekin.
Zuen esku ukanen duzue 2 hektareako parkea arbolekin eta mendi bista xoragarri batekin, igerilekua, zangobaloi zelaia eta boleibol zelaia, frontoi aterpetua eta 80m²ko gela (jostagela edo bilkura gela…) eta bi bilkura gela dira.
Apairuak sukaldari batek lekuan berean prestatzen ditu lekuko apairuak proposatuz.
Oronoziako taldea zure zerbitzuko hor izanen da egonaldi goxo baten pasatzeko.
Eraikinei buruz zehaztasunak
Etxe nagusia
18 logela, 60-65 ohe
Beherean :
- Bulegoa inprimagailu eta fotokopiagailuarekin
- Sartzean zapeta armairua, komunak eta ikuzlekua
- Jangela (85 toki), sukaldea (bakarrik langileak sar daitezke)
- 4 logela bakoitza bere garbigelarekin (dutxa, komunak eta ikuzlekua). Horietan logela bat enbalditua den norbaiten errezibitzeko.
Lehen solairuan, 10 logela dira bakoitzean 4 eta 6 oheren artean bakoitza bere bainugelarekin.
Bigarren solairuan, irakur gela bat 4 logelez inguratua ohe 1 eta 2ren artean bakoitza ikuzleku batekin. Solairu horretan bainugela bakarra da 4 logelentzat.
Azpian etxearen planoa
Ondoko eraikina
Beherean, jan gela bat eta 2 gela handi daude, ikasgela edo animazio gelak izan daitezkenak. Komunak eta garbiontzi bat daude bi sartzeetan.
28. logela, behereko logela bakarra, elbarrituak direnpertsonentzat berezitua da.
Lehen Solairuan, 9 logela daude bakoitza bere bainugelarekin.
Azpi honetan eraikinaren planoa.