Eskola ateraldiak iparraldean
Baigorri Behe-Nafarroko herrixka da mugatik hurbil (Izpegi). Oronozia Baigorri gainekaldean da (15 minutu oinez) eta ikuspegi paregabea du.
Oronozia 2 hektareako parke hetsia da : zangobaloi zelaia, volleyball zelaia, frontoi aterpetua, igerilekua, 80m²ko gela ping-pong mahaiekin, barbakoa…
Gure sukaldariak etxeko apairuak proposatzen ditu.
Egun osoko ateraldientzat pik-nikak prestatzen ditugu. Gure barbakoa zuen esku da kanpoko otordu goxoen prestatzeko (dena prestatzen dugu, bakarrik haragia erretzekoa da).
Ez ahantz zehaztea ikasle baten urtebetetze eguna, xokolatezko bixkotxa hauta da!
Oheak honela prestatuak dira : matelasa mihisea, bururdi mihisea eta estalkiak. Lo zakua edo gaineko mihisea bakarrik ekarri behar dira.
Talde handietzat, autobus aparkalekua bada. Talde ttipiagoentzat, Oronoziako 9 tokiko minibusa erreserba daiteke.
Gustu guztientzat jarduerak !
Eskola ateraldientzat gai ezberdinetako euskarazko jarduerak proposatuak dira. Kirola gaiaren inguruan, mendi ibilaldi, pista joko, VTT, arboletan tailer, euskal kirol, espeleologia, rafting… Edo gai artistikoagoak zirko, istorio kontalari, musika tailer (txalaparta). Eta gormantak: gasna ekoizte (Oronozian), Baigorriko bisitak baserri, Irulegiko sotoa eta Laia xokolategia.
KIROLA
Mendi txirrindula praktika ikasi Oronoziako eremuan.
Tradiziozko jokoak : Jolastu desafioak emanez, indar joko edo aspaldiko artzain jokoak praktikatuz, talde estrategia, abiadura eta indarra landuz.
Mendi Gaiak 05 59 49 17 64 http://www.mendi-gaiak.fr/
Mendi ibilaldiak
Egun erdiko edo osoko mendi ibilaldiak (animatzaile bat 16 ikaslerentzat).
Pista joko bat egin daiteke, orientazio ibilbide bat galdeketa batzuekin.
Mendi Gaiak 05 59 49 17 64 http://www.mendi-gaiak.fr/
CPIE Baigorri 05 59 37 47 20
Natura
Natura miniaturan (neurri ttipietan) : Lupak ateratu eta insektoen mundua hobeki ezagutu. Ikertu, marraztu, ikas ditzagun ze errola duten naturan.
Harrapariak : egun osoko atelierra izan daiteke. Goizean diaporama eta marrazki. Arratsaldean behaketa.
CPIE Baigorri 05 59 37 47 20
Mendi Gaiak 05 59 49 17 64 http://www.mendi-gaiak.fr
Sorkuntzak
Arte xenderak “Land Art” motako ekoizpenei esker haurrek espazioarekin beste harreman bat sortzen dute mendi ibilaldi batetik at.
Haurherrixka : Oihanean etxola bat eraiki (kohesioa, antolaketa eta ingurumenan egokitzea lantzen dira)
Mendi Gaiak 05 59 49 17 64 http://www.mendi-gaiak.fr/
Artzain bizia
Haurrek Oronozian ardi gasna ekoizten dute artzain baten aholkuak segituz. Mendi Gaiak 05 59 49 17 64 http://www.mendi-gaiak.fr/
Baigorrin Enautenea baserriaren bisita. Tambourin familia 06 32 34 26 99 http://www.fromagetambourin.fr/
Musika
Txalaparta, euskal musika ezagutu
Paskal Indo ZTK 05 59 37 41 90
Zirkoa
Haurrek akrobazia, oreka eta trebetasun jarduerak lantzen dituzte, egonaldi bukaeran ikusgarri bat sortzen dute.
– Oreka elkartea 05 59 59 53 92 http://orekazirkoa.fr/
– Txomin Zubieta (Baigorri) txominzubieta@gmail.com, 06 33 79 99 86
Kontalariak
Mitologiari buruz Xan Errotabéhère 05 59 93 09 47
Ixabel Millet 06 75 80 06 68 https://www.biarte.eus/fr/artiste/